Afrikar literatura

Wole Soyinka (1934-), idazle nigeriar Nobel sariduna.

Afrikar literatura idatzia zaharrenetarikoa da, behintzat Antzinako Egiptotik baitator. Neurri handian Ahozko literaturari lotuta dago eta idatzizko ekoizpenari dagokionez, XX. mendetik aurrera garatzen da. Testuen hizkuntzari dagokionez, eragin handia izan dute gobernu kolonialek eta horren ondorioz bi aro desberdindu dute aditu askok: Europako koloniak ezarri aurrekoa eta hauek desagertu ondorengoa, azken mendeetako produkzioa baldintzatu dutelako.[1]. Erabilitako hizkuntzak bigarren aldi horretan, batik bat ingelesa, frantsesa eta portugesa izan dira, baita arabiera eta, poliki-poliki, gero eta gehiago tokian tokiko hizkuntzak ere.

Idazle ezagunei dagokienez, aipagarriak dira Wole Soyinka da Nobel Saria eskuratu duen lehenengo Afrikako egilea (1986). Bere ondoren Nadine Gordimer (1991an), John Maxwell Coetzee (2003an), Doris Lessing (2007an) eta Abdulrazak Gurnah (2021) tamaina horretako saridunak izan dira.

  1. (Gaztelaniaz) Alvarez Martínez, Teresa.- "Descolonizar la palabra : literatura y discurso en África subsahariana". Barcelona: Icaria, 2017. orr. 15-59

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search